Atzo jakinarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Miren Elgarresta oñatiarrak hartuko duela Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa. Aldunditik azaldu dutenez, Elgarrestaren erronka nagusia berdintasuna Gipuzkoako agendaren erdigunean kokatzea izango da eta arloan hark egindako lana eta sentsibilitatea nabarmendu dute.