Posets mendirako igoera, Angel Orús aterpetxetik egingo dute. Irailaren 12an, zapatua, EristetikAngel Orús aterpetxera joango dira, 1.000 metroko desnibela irabaziz. Domekan, 1.200 metrokoa izango dute.
Aloña Mendiko mendi sailak jakinarazi duen moduan, goi mendiko ibilbidea da. Ez du zailtasun berezirik, teknikoki nahiko erraza da baina alturak eta inguruak zaildu egiten dute ibilbidea; fisikoki ondo gertatuta joan behar da.
Federatuta
Izena emateko epea irailaren 1etik 8ra egongo da zabalik. Bazkideek 60 euro ordaindu behar dute eta bazkide ez direnak, 70 euro; langabetuak, 50 euro. FEDME txartela ez daukanak 10 euro gehiago ordaindu beharko du aterpetxean. Federatuta egotea derrigorrezkoa da.
Gehienez 20 lagun izango dira taldean. Irteera irailaren 12an izango da, 06:00etan, postetxe parean.