Kontzertuan parte hartuko duten interpretatzaileak honakoak izango dira, zehazki:
- Jordi Savall, viola da gamba
- Andrew Lawrence-King, arpa barrokoa eta salterioa
- Frank MacGuire, perkusioa
- Donostiako Orfeoiko Orfeoi Gaztea
- (L. Vergara, E. Urzelai, abesbatza zuzendariak)
Sarrerak salgai
Oro har, Eskoziako eta Irlandako kantu tradizionalak interpretatuko dituzte Arantzazuko Santutegian. Bertaratzeko interesa izanez gero, gainera, komeni da sarrerak aldez aurretik erostea; azken urteotan ohikoa da-eta, hitzordu horren bueltan jende-ilara luzeak sortzea ekitaldiaren egunean, iaz Kalakan taldearen kontzertu egunean gertatu zen moduan.
Dagoeneko salgai daude, besteak beste, Donostiako Hamabostaldiko webgunean.