San Lorentzo jaietarako guztia gertu

Ubane Madera 2015ko abu. 8a, 14:31
Bikotea dantza soltean.

Bihar (domeka) hasi eta astelehena bitartean luzatuko dira Oñatiko San Lorentzo auzoko jaiak. Meza eta etxafuegoekin batera, auzo bazkarirako hitzordua egin dute eta baita ere, dantza solteko erakustaldirako hitzordua.

11:15ean etxafuegoek iragarriko dute hasi direla jaiak San Lorentzo auzoan. Eta 12:00etan mezetarako hitzordua ere egin dute. Haren ostean, bertsolariak eta trikitilariak iragarri dituzte, eta baita ere, zizka-mizka modura, pastak eta ardoa. Edozein modutan, jaien lehen eguna borobiltzeko auzo bazkaria egingo dute Larrain Gainen, Maider eta Urko Arregi bertsolariek eta Izer Lutxurdio trikitilariek alaitutakoa.

Dantza soltea

Domekan, berriz, hildakoen omenezko meza esango dute 11:30ean. Jarraian luntxa egingo dute, eta bukatzeko, Azpeitiko Luis Alberdi Beltza dantza eskolaren dantza solte erakustaldia. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak