Zineaz aire librean eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute gaur gauean, 22:15ean, oñatiarrek. Patxo Telleria eta Aitor Mazoren 'Bypass' euskal filma emango dute, hain zuzen ere. Pelikulako aktoreen artean, Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar edota Itziar Atienza daude. Pelikula, Plazako pilotalekuan emango da, baina eguraldi txarra eginez gero, merkatu plazan izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.