Umeentzako jarduerak ere egin dituzte eguerdi aldera, eta ondoren 35 lagun inguru elkartu dira bazkaritan. Acesma elkarteko Ibis Rodriguezek adierazi du aurtengo Egun Nazionala badela beste urte batzuetakoa baino are bereziagoa, herrialdeari eragiten dioten diplomazia alorreko aldaketengatik: "Harro gaude Kuba eta AEBen arteko harreman diplomatikoen irekieragatik", adierazi du.
Rodriguezek nabarmendu du, baita ere, euren ekimenetarako oñatiarrengandik jasotzen duten laguntza eta elkarlana –gaur plazan jarritako postuetan, adibidez, hainbat herritar izan dira kubatarrei laguntzen–.