Horrez gain, San Martin auzoan kokatzen den auto-karabana gunearen erabilera ere onartu zuen udalbatzak. Auto-karabana gunea zabalik dago, eta erabili daiteke.
Bestalde, Ondasun Higiezinen Gaineko eta Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren kudeaketari buruz udalbatzak erabaki zuen aurrerantzean Udalaren esku egotea zerga horiek ordaintzeko borondatezko epea, eta baita orain arte Aldundiaren eskuetan zegoen ordainketaren gauzatzea.
Gainera, bi auzo-alkate berrien izendapenak onartu zituen Oñatiko udalbatzak. Lezesarrikoa Miguel Angel Intza izango da, eta Santxolopetegikoa, Juan Inazio Gordoa.