Kubako egun nazionala ospatzeko ekintzak egingo ditu zapatuan Acesmak

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko uztailaren 23a

Zapatuan ekintza ezberdinak egingo ditu Acesma elkarteak Kubako egun nazionala ospatzeko. Hala, 11:00etan iritsiko dira parte hartzaileak Foruen plazara. 12:00etan, haurrendako marrazki lehiaketa egingo dute. Bitartean, Joandry Maceo Almira pailazoak ikuskizuna egingo du eta ilean trentzak egiteko aukera ere egongo da. 13:00etan, latindar dantza erakustaldia egongo da Foruen plazan bertan eta horren segidan, festa latindarra. Bi zozketetarako txartelak ere salduko dituzte. Sari bat izango da latindar produktuen saski bat. Bestea, berriz, Kubarako bidaia bat, urrian egin beharrekoa, bi lagunendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak