Lizargarate Egunerako txartelak, salgai

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko uzt. 23a, 13:05
Trikitilariak joan den urteko Lizargarate Egunean

Abuztuaren 23an izango da Lizargarate Eguna eta hamaiketarako, bazkarirako eta afari-meriendarako balio duten txartelak salgai daude, 20 eurotan, Izarraitz eta Arrano tabernetan.

Lizargarate Eguna abuztuaren 23an ospatuko da eta egitaraua prest dute. Hamaiketakoa egin ostean, herri kirol erakustaldia izango da eguerdian, 12:00etan, eta 14:00etan, bazkaria. Aurreko urteetan bezala, aurten ere erromeria izango da bazkal ostean  eta erromeria horrek jarraipena izango du afari-merienda egin eta gero. Laja eta Lutxurdixo izango dira musika jarriko dutenak.

Bazkarirako txartelak salgai daude, 20 eurotan, Izarraitz eta Arrano tabernetan. Hamaiketakoa, bazkaria eta afari-meriendarako balio dute. Txartela erosteko azken eguna abuztuak 16 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak