Maite Zabaletak bigarren postua lortu du Collaradako mendi lasterketan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko uzt. 20a, 10:07
Maite Zabaleta –eskumakoa– podiumean. Argazkia: Maite Zabaleta.

Villanuan (Huesca) 2KV Collarada lasterketa jokatu zuten atzo. Bi proba antolatu zituzten: 17 kilometrokoa bata eta 8,5 kilometrokoa bestea. Maite Zabaleta oñatiarrak bigarren egin zuen ibilbide motzean. Axier Alonso eta Joseba Molinerok ere lan txukuna egin zuten Collaradan.

8,5 kilometroko lasterketan –Puyar no más– lasterkariek Collarada igo behar zuten. Bada proba horretan, oñatiarrak aurrean ibili ziren. Emakumezkoen sailean Maite Zabaleta podiumeko bigarren tokira igo zen.

Gizonezkoetan, Joseba Molinero oñatiarrak laugarren egin zuen –podiuma osatu zuten Ferran Teixidok, Iñigo Larizek eta Salvi Fargasek.

17 kilometrokoa

Puyar y Baxar lasterketan –17 kilometro– lasterkariek Collarada igo eta jaitsi egin behar zuten. Bada, lasterketa horretan ere ibarrekoak aurrean ibili ziren. Axier Alonso oñatiarrak zazpigarren amaitu zuen lasterketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak