72 neska-mutikok hartu dute parte azken hilabetean zehar Txantxiku Ikastolaren Enjoy English programan eta bihar, egubakoitza, Irlandako eta Inagalaterrako monitoreekin landu dituztenak jendaurrean erakusteko ekitaldia egingo dute 18:00etan Santa Ana aretoan. Sei taldek hartuko dute parte bertan, eta antzerki zein musika emanaldiz osatuta egongo da ikuskizuna.
Ekitaldia amaitzean, ikasle, begirale zein brtaratutako senideendako otamena egongo da ikastolako jolaslekuan, eta ikasleek egindako esku-lanak ikusteko aukera ere egongo da.