Haurren danborrada egongo da azkenean

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko uzt. 16a, 10:42

Udaleko kultura batzordeak jakinarazi du haurren danborrada bai egingo dela aurten ere Oñatin. Ekitaldia antolatzeaz arduratuko den batzorde berria osatu da, Jose de Azpiazu musika eskolako kideak, gazte talde batek eta hainbat gurasok osatuta. Izena emateko epea zabalik dago eta entseguak irailaren 1ean hasiko dituzte.

Hogei pertsonako batzorde batek antolatuko du aurtengo haurren danborrada eta dagoeneko martxan dago. LH3ko eta LH4ko ikasle danak parte hartu ahal izango dute, zozketarik ez da egingo, eta parte hartzeko izena eman behar da:

  • Mailez: oinatikotanborradatxikia@gmail.com helbidera idatziz.
  • Kultura etxeko sarreran egongo den postontzian. (Kultura etxea, uztailean, goiz eta arratsaldez irekita egongo da. Abuztuan, aldiz, goizez bakarrik).
  • Izena emateko azken eguna irailak 1 da.

Izena ematerako orduan ezinbestekoa izango da honako datu hauek zehaztea:

  • Izen-abizenak.
  • 2015/2016 ikasturteko maila.
  • Ikastetxea.
  • Kontaktua (maila/telefonoa).

Entseguak egun eta ordu hauetan egingo dira, Eltzian (Eteon). Lehen entsegu eguna irailak 1 izango da:

  • Martitzenetan eta eguenetan, 18:45etik 19:30eara.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak