Oñatin kantu giroan

Eneko Azkarate 2015eko uztailaren 17a

ETB1eko Katugiro karaoke saioa Oñatin izan da domekan. Trianako jaiak direla-eta hara egin du Euskal Herriko karaoke erraldoienak. Zuriñe Hidalgo kantari eta aurkezleak, eta Xabin Fernandez kazetariak gidatuko saioan hainbat derbagoiendarrek hartu dute parte eta giro aparta sortu da bertaratutakoen artean. Saio bi grabatu dituzte eta datorren astean emango dituzte, astelehen eta martitzenean, ETB1en, 21:15ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak