Jubenil mailako lasterketa izango da. 16:30ean abiatuko dira txirrindulariak Portalekutik eta handik zuzenean egingo dute gora. Haizpe elkartean (Uribarrin) tarteko muga egongo da eta Urtiagainen, mendiko saria. Lasterketa Sindika hotelaren ondoan bukatuko da.
Gazte mailako ziklista onenak bilduko dira Oñatin, guztira, 90 bat txirrindulari.