Suzanne Lenon (University of Lethbridge, Kanada) eta Nicola Barker (University of Kent, Erresuma Batua) dira jardunaldi hauen koordinatzaileak eta ikerketa feministetan adituak diren hamazazpi lagun etorriko dira Kanadatik, Espainiatik, Estatu Batuetatik, Greziatik, Erresuma Batutik eta Hego Afrikatik. Gaur etorriko dira aditu hauek Oñatira eta bihar eta etzi izango da mintegia, Oñatiko Nazioarteko Soziologia Institutuan.