Datorren ikasturtean Zubikoa kiroldegiko igerilekuetan eskainiko dituzten igeriketa ikastaroetarako eta ur ekintzetarako izen ematea gaur zabalduko dute. Uztailaren 20tik 24ra eman ahal da izena. Horretarako bigarren aukera irailaren 7tik 11ra egongo da. Uztailean zein irailean, kiroldegiko bulegoan eman behar dira datuak. Bulegoa zabalik egoten den ordutegia hauxe da: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.