Olabarrieta auzoan dagoen Santutxuan bildu dira txoferrak eta mekanikoak, San Kristobal behar bezala apaintzeko loreekin. autoak eta kamioiak ere lorez apaindu dituzte, eta ondoren, santuaren atzetik prozesio moduan joan dira parrokiaraino. Bertan meza izan dute, eta ondoren, ibilgailuak bedeinkatzeko aukera izan dute.
Eguna bukatzeko, 21:00etan, poteoaren ostean, afaria izan dute 40 bat lagunek Etxe Aundi jatetxean. Afaria oso ondo joan zen, eta giroa aparta izan zen parte hartu zutenen artean.