Trianakoa zen Jesus Urmeneta Xolonpo eta hura omentzeko ekitaldia antolatu dute Trianako jai batzordeak eta haren lagunek. Domekan izango da, San Martinen, 12:00etako mezaren ostean. Trianako jaietako ekitaldietako bat izango da omenaldi hori. Jaiak gaur, egubakoitza, hasiko dira; 19:00etan jaitsiko da Astotrasto. Domekan, bestalde, ETBko Kantugiro karaoke saioa grabatuko dute Trianan, 17:30ean, Zuriñe Hidalgorekin eta Xabin Fernandezekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.