'Busti zaitez' eguna da domekan, esklerosi anizkoitza dutenen aldekoa

Jon Berezibar 2015ko uzt. 7a, 15:26

Foruen Plazan informazio jaso eta diru laguntza emateko gunea ipiniko dute eta bertan ere banatuko dira kausaren alde igeri egindako metroen ziurtagiriak. Urtero bezala, egun horretan kiroldegian egindako kilometroen batuketa egingo da, osabiderik ez duen gaitz horren gaixoenganako babes sinbolikoaren erakusgarri; hagatik, kanpainaren izena.

ADEMGI elkarteak antolatzen du urtero-urtero eguna. Oraingoz ez du tratamendurik esklerosi anizkoitzak eta gizarteratu egin gura dituzte gaixoen egoera zein behar bereziak eta errehabilitaziorako bada ere, ahal den dirua batu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak