Gobernu Batzordean, esaterako, bost kide egongo dira aurrerantzean ere, bostak EH Bildukoak, eta eguenetan egingo dituzte bilerak. Kideak dira: Mikel Biain, Irati Etxeberria, Borja Moiua, Nerea Zubia eta Kepa Zelaia.
Lan batzordeak ere onartu eta bakoitzeko kideak izendatu zituzten. Hala agintaldi honetan ere 12 lan batzorde egongo dira, baina aldaketak egin dituzte. Partehartzeak eta pertsonalak, bakoitzak sail propioa izango du eta auzoetako obrak, Hirigintza eta Zerbitzuak sailean sartzen dira orain. Lan batzorde hauetan alderdi bietako ordezkariak egongo dira, proportzioak gordeta, eta eurek finkatuko dituzte egutegiak. Lan batzordeak eta batzorde buruak dira:
- Hirigintza eta Zerbitzuak. Irati Etxeberria
- Parte-hartzea. Nerea Zubia
- Pertsonala eta barne antolamendua. Mikel Biain
- Kultura. Nerea Zubia
- Ogasuna. Rafael Kortabarria
- Kirolak. Borja Moiua
- Haurrak eta gazteria. Kepa Zelaia
- Ingurumena eta landa garapena. Oier Irizar
- Ongizate zerbitzuak. Susana Altuna
- Euskara eta Hezkuntza. Nerea Zubia
- Sozioekonomia. Ana Martin
- Berdintasuna. Leire Zumalde
Bestalde, EH Bilduko Mikel Biain eta Nerea Zubia liberatuta egongo dira, jardun osoan eta euren soldatak ere onartu zituen udalbatzak: Biainek 2.500 euro kobratuko ditu hilean, garbi, eta Zubiak, 1.900 euro.
Diru laguntzak
Bestalde, Oñatin gazteek etxebizitzak alokatzeko udalak emango duen diru laguntzaren oinarriak behin betiko onartu zituzten zinegotziek. Hala aurten, 2015ean, 108.000 euro emango ditu udalak gazteek etxebizitzak alokatzeko.
Datorren osoko bilkura hilaren 23an izango da. Aurrerantzean ere hileko azken eguenetan izango dira ohiko osoko bilkurak, 19:30ean.