Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean izango da eta hainbat saskibaloi jokalari egongo dira umeekin batera jolasten eta umeei kirol hori erakusten eta ezagutarazten. Horietako bi dira Asier de la Iglesia eta Ander Gartzia. "Umeek disfrutatzea izango da helburua eta jolas ezberdinak prestatu ditugu. Esaterako, baloiak, uztaiak eta konoak erabiliko ditugu. Jaurtiketak lantzeko ariketak eta baloia elkarri pasatzekoak egingo dituzu. Partidu txikiak ere bai", adierazi du Gartziak.
Bihar, egubakoitza, 18:30etik 21:30era izango da saskibaloi-campusa eta zapatuan, 10:00etatik 13:00etara. Gaztetxoek oinetako eta arropa erosoa baino ez dute eraman behar. Zubikoako materiala erabiliko dute.
"Oso oroitzapen onak ditut Oñatiko taldean jokatu nuenekoa eta gogoan dut zaletasun handia dagoela, zale asko joaten zirela partiduak ikustera. Ederra da hori. Honelako campusekin gaztetxoen zaletasuna elikatu gura dugu, eurekin ondo pasatuz", dio Ander Gartziak.