Esaterako, zabalik daude Herri Eguneko taberna eta Atzeko kaleko txosna kudeatzeko deialdiak. Taloen tabernaren kudeaketara aurkezten den taldearen ardura izango da: horniketa eta ustiaketa osoa. Era berean, lortutako irabaziak taldearendako izango dira. Atzeko kaleko txosnarendako baldintzak ere berdinak dira. Udalak soinu-ekipoa jarriko du eta Udalarekin adostu beharko da txosnaren irekiera egutegia eta ordutegia. Bestalde, Herri Egunean antolatzen den herri bazkarirako mahaiak atondu eta bazkaria zerbitzatzeko deialdia ere zabalik dago. Aurkezten den taldeak 40 lagunekoa izan beharko du, gutxienez. Talde bat edo gehiago aurkeztuz gero, partekatu egingo da ardura.
Bestalde, herriko jaietako argazkiak jaso gura ditu Udalak, jaien egitarauan argitaratzeko. Deialdietan parte hartzeko, kultura etxean eman behar da izena edo han utzi behar dira argazkiak. Uztailaren 10a da horretarako azken eguna.