Kaleak garbitzen dituen makina batek olio isurketa izan du Bakardadearen Ama kalean. Harea bota dute isuritako olioaren gainean. Zirkulazioari dagokionez, San Anton kaletik bideratu dituzte kalean behera zetozen automobilak. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, baina, dagoeneko normaltasunera bueltatu da egoera. Lurrean bota duten harea jasotzea falta da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.