Frederick Uhrbom eta Edurne Elkoroiribe onenak Torreauzoko krosean

Mireia Bikuña 2015eko ekainaren 28a

Beroa eta Suediako korrikalaria izan dira protagonista Oñatin. Pirinioetan oporretan zegoela aprobetxatuz parte hartu du lasterketan eta egundoko erritmoa ipiniz, jaun eta jabe izan da Uhrban. Haren atzetik sailkatu dira Beñat Arnaiz eta Sergio Gartzia. Era berean, lehia handirik ez du izan Elkoroiribek. Hasieratik ipini da emakumeen lasterketaren buruan. Miren Josune Bikuña eta Oihana Goenaga igo dira podiumera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak