Gaztetxoek eman zioten hasiera emanaldiari, eta besteak beste, Volare abestia bera, Coldplayren Viva la vida eta The Uski'sen Horrelako kantatu zituzten.
Ganbara abesbatzakoen txanda etorri zen ostean. Udan Italiara egingo duten bidaian abestuko dituzten piezak kantatu zituzten bart, eta kontzertua bukatzeko, bi abesbatzako kideek Aita Madinaren 'Aita Gurea' kantatu zuten.
