Asteburu honetan Zubillagan eta Torreauzon egingo dituzte jaiak

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko ekainaren 25a

Egubakoitzetik astelehenera, sanpedroak ospatuko dituzte auzo bietan.

Zubillagan bihar, egubakoitza, iluntzean hasiko dituzte auzoko jaiak eta 22:00etan hasiko da umore gaua. Zapatuan egingo dute Zubillagatik Askazubirainoko bigarren erlojuaren kontrako igoera. 11:00ean abiatuko dira parte-hartzaileak. Arratsaldean, txokolate jana, txorimaloak eta DJ Amaia Txintxurreta egongo dira, besteak beste, eta 22:00etan, urtero moduan, mozorro gaua eta lehiaketa izango dute. Domekan, auzoko nagusiak izango dituzte gogoan. Eguerdian, eurendako luntxa prestatuko dute eta omenaldia ere jasoko dute. Arratsaldean egingo dute zinta lasterketa; bertso kontzertua, 19:00etan hasiko da. Astelehenean, meza izango dute auzoko ermitan, 19:30ean.

Krosa

Torreauzon, domekan egingo dute urtero egiten den herri krosa. 11:00etan izango da hasiera. Horrez gain, auzoko bazkaria egingo dute domekan. Jaiak hasi, baina, zapatuan hasiko dira. 11:00etan trikitilariak kalejiran ibiliko dira baserriz baserri eta 13:00etan, txikiteoa egingo dute auzotarrek. 17:30ean Tor magoa egongo da eta 19:30ean, erromeria. Astelehenean, meza eta luntxa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak