Torreauzo krosa egingo dute domekan

Xabier Urtzelai 2015eko ekainaren 25a

Emakumezko azkarrenak korrika, 2013ko lasterketan

Torreauzo krosaren aitzakian izerdi ona botako dute kirolzale askok domekan (11:00etan hasita, Etxe-Aundi jatetxe parean). Izena aurrez eman badaiteke ere (kirolprobak.com atarian, 8 euro ordainduta), azken orduan dabilenak ere izango du aukera lasterketan parte hartzeko, proba hasi baino lehenago antolatzaileak egongo direlako izenak hartzen (12 euro).

Ibilbidean ez dago nobedaderik, Olateraino joan-etorria egingo dute –7,6km– eta helmugan podiumera igoko diren gizonezko eta emakumezkoak saritzeaz batera –eta oñatiar onenak– zozketa ederra egingo dute parte-hartzaileen artean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak