Herriko ikastetxeek, guraso elkarteek eta Udalak gonbidatuta dator bihar Amonarriz Oñatira. Euskararen Egunerako ekarri gura zuten, baina tolosarraren agenda beteta zegoen eta ezin. Hala, sanjuanen bueltarako antolatu dute afari-tertulia.
Makalena elkartean izango da eta 30 lagunendako prestatuko dute afaria. Txartelak Txokolateixian eros daitezke: zortzi eurotan ikasle eta langabetuendako eta hamabi eurotan gainerakoendako.