Farmaziara sartu aurretik soinean zeraman jertsearen txanoa jantzi zuen gazteak eta herritar batek udaltzaingora deitu zuen ikusitakoa susmagarri irudituta. Udaltzaingoak baieztatu duen moduan, gazteak dirua emateko eskatu zion farmazian zegoen langileari "behar zuelako". Farmazialariak ez ziola emango esan zion eta orduan gazteak kaxatik hartu zuen dirua. Inor ez zuen mehatxatu eta ez zuen indarkeria erabili.
Farmaziatik atera zenean laguntza eskatu zuen farmazialariak eta bi herritarren artean gaztea geldiarazi zuten. Udaltzainak iritsi zirenean atxilotu egin zuten. Egindakoagatik barkatzeko eskatu zuen gazteak behin eta berriz, diru beharra zuela adieraziz. Gaur goizean oraindik atxilotuta zuten. Beldurra eraginda lapurreta egitea egotzi diote.