Oñatiko Ugarte eraikuntza enpresak dihardu lanak egiten, eta, euren esanetan, aurreko faseetan gelditu dena txukuntzea da orain egiten ari direna. Hala, garajeetako sarbideak egokitu egingo dituzte eta auzoko eskola izandako eraikinaren aurrean dagoen plazatxoa berritu egingo dute. Ganbarak erabiltzen duen lokal horretan, gainera, espaloia egingo dute.
Lau hilabeteko epea du Ugarte eraikuntza enpresak lanak bukatzeko. Hala, jaien osterako, urrirako, bukatuko dituzte.