Atera berri duen Bizi baratzea. Garaian garaikoa garaiz liburua aurkeztuko du Errekondok herritarren aurrean, Eteon, 18:30ean. Bere ondoan izango ditu Ortuzabala kontsumo taldeko kideak eta joaten direnek aukera izango dute Errekondorekin berarekin berba egiteko eta ortuari buruzko edozein zalantza berari zuzenean galdetzeko. Baita Ortuzabala elkarteko kide egiteko ere.