Maixol Bolinaga berak azaldu du zer behar den sanjuanetako lore sortak egiteko: "Gurean beti egin da eta egun ere egiten dugu eta niri erakutsi didaten moduan egingo ditut. Sorta horiek lau lore eta landare hauek izan behar dituzte ezinbestean: zinta-belarra, espartinak, sanjuantxoak eta aneta. Horiek hartu eta momentuan etxean dauden beste edozein landare gehitu ahal zaizkio sorta horri: arrosak, berakatz buru bat, kipula, gereziak, mahats hosto bat, garia...". Denak borobilean batu, San Juan egunean bedeinkatu eta sorta urte osoan etxean izatea da ohitura, aharik eta hurrengo San Juan suan erre arte. Araotzen ez ezik, Arantzazu auzoan ere tinko eusten diote ohitura horri.