Bi amonen istorioa kontatu zuten umeek, eta amonek euren bidaian bizi izan zituzten gorabeherak udako kantekin azaldu zituzten. Euskal kantuez gain, nazioarteko beste hainbat udako kantu ere abestu zituzten.
Lehenengo 4-6 urte bitartekoek abestu zuten, ondoren 7-10 urtekoek, eta azkenik 11-15 urte bitartekoek. Bukatzeko denek batera abestu zuten.