Eltzetik probatzeko aukera izan eta aho-zapore onez oñatiarrak

Eltzian zer egosten den ikusteko aukera izan dute gaur oñatiarrek. Eteo zaharreko ateak ireki dituzte zapatu arratsaldez, eta bertan izan dira Oñatiko herri mugimenduko 25 talde, euren jarduna interesa zutenei erakusten.

Gelaz gela, eraikinean egoitza duten taldeek bisitariak hartu eta azalpenak eman dizkiete. Zer ikusi eta zer egin egon da, gainera; ze, adibidez, Yoga saioa egin dute, Irazan antzerki gunekoek ere hartu dute parte antzeztuz, eta bertso eskolakoek bertsotan, trikitilariekin batera; Gurutze Gorrikoen gelan bularreko masajea praktikatzeko modua egon da, eta Txantxiki guraso elkarteak haur eta gurasoendako jolasak egin ditu.

Horrez gain, hainbat postu ere jarri dituzte: artisauek, Fiare banku etikoak, Sarek... Eta herritarrek izan dute denak ezagutzeko aukera. Eltzia proiektuan diharduen Bagarako Johana Olabarriak egunaren oso balorazio positiboa egin du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.