Saioan parte hartu zuten musika eskolako taldeak hauek izan ziren: triki-pandero taldea; triki-konbo taldea; trikitixa eta akordeoia; akordeoi taldea; perkusio taldea; rock taldea; eta metal taldea.
Errepertorioari dagokionez, berriz, euskal talde ezagunen kantuak –Ken Zazpi, Betagarri, Hesian...– eta nazioarteko abesti ezagunak jo zituzten.
Azokan bildutakoak gustura egon ziren Jose de Azpiazuko ikasleen doinuak entzuten.