Elkarlanean egindako proiektua da; izan ere, Eteo eraikinean errotuko diren talde bakoitzak ekintza bat proposatu du eta horiekin azoka eratu dute biharko. "Guk baliabideak eman ditugu eta eurak, herri mugimenduak, antolatu dira elkarlanean proiektua aurrera eramateko" gaineratu du Olabarriak.
Hori horrela, egitarau finko bat barik, 17:30ean hasita 20:30ak arte herri mugimendu guztien azoka egongo da bertan.
Euren lana plazaratuz
25 talde izango dira guztira Eteon: esaterako, Gurutze Gorriak lehen sorospen erakustaldia emango du, Ilunpetan argazkilari taldeak, Ihauteri taldeak, Lagun lekuk eta ARTasok erakusketa bana jarriko dute, gela batzuetan Oñatiko film laburren rallyko laburrak egongo dira ikusgai, Txantxikik haur eta gurasoendako jolasak antolatuko dituzte eta Oñatiko Musika Taldeak herrian argitaratutako musika ekoizpenak erakutsiko dituzte, besteak beste. Bestalde, herriko artisauek ere, euren produktuekin azoka jarriko dute, bide batez,
Horretaz gainera, Lizargarateko eta bertso eskolako lagunek giroa alaituko dute.