Olara auzoko jaiak pasa den astean hasi zituzten eta domekan amaituko dira. Gaur hasiko dituzte jaiak, 19:00etan, etxafuego, txistulari, erraldoi eta buruhandiekin. Ondoren talogileak egongo dira txosnetan eta gauean, 22:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira: Kimera (Oñati), Joseba B. Lenoir Gang (Bera) eta Cobra (bilbo) taldeak izango dira oholtzan. Bihar, haur jolasekin hasiko dute goiza eta gero Oñatz dantza taldearen erakustaldia egongo da. Kiki, Koko eta Moko pailazoak izango dira 17:30ean eta 19:00etan txistulari, buruhandi eta erraldoiekin kalejira. 20:00etatik aurrera txorixoa eta sagardoa dastatzeko dituzte txosnetan eta 22:30ean Korrontzi taldeak euskal folk musika eta dantzen ikuskizuna emango du. Domekan, 12:00etan haurren mendi bizikleta ibilaldia egongo da; 13:00etan, euskal parrilla eta herri kirolen erakustaldia eta 16:30ean puzgarriak eta mus txapelketa (Olakua tabernan). Eta jaiak amaitzeko, 20:00etan Trikikonbo taldeak erromeria eskainiko du.
Garagaltzan, sanjuanak
Garagaltzan bihar eta etzi ospatuko dituzte San Juan jaiak. Bihar 13:30ean etxafuegoekin hasiko dituzte jaiak eta jarraian bazkaria egingo dute. Ostean, soinujoleek dantzaldia eskainiko dute, mus txapelketa eta haurrendako jolasak girotuz. Domekan, 12:00etan meza egongo da eta amaitzeko luntxa.