Zigor kodearen erreforma. Horixe da Oñatiko lege soziologia institutuan gaur eta bihar egingo duten mintegiaren ardatza. Indarrean jarriko den erreforma hori aztertzeaz gain baina, izango dituen eraginak ere eztabaidatuko dituzte eta ebaluazio bat egingo da. Mintegian azaldu duten bezala, Espainia da Europako zigor gogorrenak ezartzen dituen herrialdea, beste inon baino delitu gehiago gertatzen direlako.
Izan ere, erreforma horrek aldaketa dezente ekarriko dizkio gizarteari eta Erkorekaren hitzetan Kongresuan eta Senatuan ez du nahikoa babes izan:
Hori horrela, argi utzi du Erkorekak, erreforma berriak giza eskubideengan eragin ezkorra izango duela, gizon-emakumeen askatasuna baldintzatuko duelako.