Manifestazioa 19:00etan abiatu da Foruen plazatik, "Utzi bakean, alde hemendik!" gisako oihuekin. Aldarrikapena Guardia Zibilaren kuartelera heldu denean eta komunikabide askoren presentziarekin, giza katea egin dute kuartela inguratuz.
Festa giroan egin dute aldarrikapena, elektro-txaranga eta guzti, eta ondoren unibertsitatean eman diote amaiera aldarrikapen kalejirari. Oñatiko bertsolari baten bertso batekin amaitu dute manifestazioa: "Segi dezagun Guardia Zibilaz uste duguna esaten, soberan daudela konturatuta, bakean utzi gaitzaten", esan du bertsolariak, besteak beste.
Kontzertuak Gaztelekuan
Kontzertuak unibertsitatean bertan egitea aurreikusita bazuten ere, egunean zehar egin duen euriagatik Gaztelekura pasatu dituzte kontzertuak.
Antolatzaileek bideo bat kaleratu berri dute 2015eko Fan Hemendik Eguneko irudiekin. Bideoa ikusteko hemen klikatu.