Maider Arregi Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketarako sailkatu da

Josu Bilbao 2015ko eka. 12a, 09:28
Maider Arregi, Euskal Herriko Eskolarteko lehiaketako txapelarekin.

Oñatiko bertsolari gazteak Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketan parte hartuko du datorren irailetik hasita. Maider Arregi, txapelketan izango den debagoiendar bakarra izango da.

Iaz, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen Maider Arregi oñatiarrak, eta aurten Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko du aurrenekoz: “Debagoiendar bakarra izateak pena apur bat ematen dit, bertso eskolan lan handia egin dugu-eta. Nik ez dut ikusi inor ni baino okerrago aritu denik”.

Oñatiko bertsolariaren berbatan parte hartzea eta ikasten jarraitzea da garrantzitsuena: "Helburua gozatzea eta ikasten jarraitzea izango da. Jende oso ona dago. Nik bertara joan eta ea saio polit bat egiten dudan. Parte hartzea eta ikastea da garrantzitsuena niretako, lehia alde batera utzita”.

Txapelketa irailaren 20an jarriko da martxan eta sailkatzea lortu duten 30 bertsolariek, duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten hamahiru bertsolariekin egingo dute topo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak