Hilaren 21ean Anoeta betetzera joateko deia egin du Gure Esku Dago ekimenak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko eka. 11a, 12:30
Kale Barriako lokalean ere eros daitezke sarrerak eta kamisetan

Estadiorako eta autobuserako sarrerak eta kamisetak saltzen egongo dira gaur, bihar eta etzi. Kale Barriako lokalean ere eros daitezke.

Ekainaren 21ean egingo du Gure Esku Dagok Gaur hautestontzia bihar erabakia ekimeneko ekitaldi nagusia. Hiriburuetan egingo dituzte ekitaldiak eta Donostiara joateko deialdia egingo du Oñatiko taldeak. 17:30ean izango da Anoetako estadioko ekitaldi hori baina eguerditik aurrea egingo dira ekintza bereziak Donostiako alde ezberdinetan. Estadiorako, baina, sarrerak erosi behar dira. 0 eta 2 urte artekoek ez dute ordaindu behar, baina bai txartela eskuratu. Autobusa era antolatu dute eta kamisetak ere salgai dituzte.

  • eguenean eta egubakoitzean: 18:00etatik 20:00etara, Foruen plazan
  • zapatuan, 19:00etatik 21:00etara Foruen plazan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak