None
Rheinberger-Fauré kontzertua egingo dute domekan San Migel parrokian, 19:00etan. Oñati abesbatzak, Bergarako orfeoiak eta Ganbara orkestrak parte hartuko dute. Rheinberger eta Faureren lanak, 130 ahotsetan eta orkestrarekin entzungo dira, Aitor Biainen zuzendaritzapean. "Musikalki oso kontzertu erakargarria izango da", adierazi du Biainek. Sarrerak salgai daude, zortzi eurotan, Txokolateixian, musika eskolan eta Izarraitz eta Portu tabernetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.