San Martin auzoko hainbat garajeetan sartu dira

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko ekainaren 10a

Ertzaintzak baieztatu duen moduan, San Martin auzoko hainbat garajeetan sartu dira bart. Sarrailak apurtu dituzte gehienetan. Miaketa lanak egingo ditu goizean zehar Ertzaintzak.

05:50ean jaso dute deia Ertzaintzan San Martin auzoetako garajeetan sartu direla esanaz. Hara joan eta sarraila asko apurtu dituztela ikusi ahal izan du. Ezer lapurtu duten, baina, ez du baieztatu, salaketarik ez da jarri momentuz-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak