Bizikleta irteera egingo dute Bilbo ingurura

Oihana Elorza Gorostiza 2015eko ekainaren 9a

Txirrinkak antolatuta, irteera prestatu dute domekan Bilbo inguruan egingo den bizikleta irteerarako. 45 kilometroko ibilbidea izango da. Aurrez eman behar da izena.

Bilbo, Portugalete eta Getxo inguruan egingo den 45 kilometroko bizikleta irteerara joateko deia zabaldu du Txirrinka elkarteak. Domekan izango da, eta joan gura duenak aurrez eman behar du izena helbide honetan: txirrinka@gmail.com. Prezioak dira: zortzi euro bazkideendako eta hamabi euro ez direnendako.

Jatekoa

Bilbora kotxez joango dira Oñatitik eta bizikletak furgonetetan eramango dituzte. Egun osoko irteera izango da eta norberak bere bazkaria eraman beharko du.

ibarrako aparkalekutik abiatuko dira 08:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak