Plazan batu dira goizeko hamaiketan eta handik, San Martin auzoa zeharkatuz, Txiki Txokoraino joan dira. Larraña auzotik, ondoren, Errekalderaino eta handik Zuazola Institutura. Bazkaritarako 240 lagun inguru batu dira; ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoak eta une honetan jolasak egin dihardute. Aurretik, DBHko hirugarren mailako ikasleek, Mokli eta Poki antzezlana egin dute. DJa egongo da ondoren.