59 urteko mendizalea erreskatatu dute Degurixan

Ander Larrañaga 2015eko ekainaren 5a

Ertzaintzaren erreskate taldeak mendizale bat erreskatatu zuen atzo Oñatiko Degurixa mendian. Mendi buelta bat egiten ari zela, mendizalea ondoezik sentitu zen eta Ertzaintzaren helikoptero batek bertaratu behar izan zuen mendizalea erreskatatzera. Ostean, Donostiako ospitalera eraman zuten mendizalea bihotzeko arazo bat tarteko.

Atzo (eguena) 11:00etan gertatu zen ezbeharra; Larrialdi Zerbitzuetakoek gertaeraren berri eman zuen deia jaso zutenean, erreskate taldea bidali zuten 59 urteko mendizalearen bila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak