Igeriketako Txantxiku Saria jokatuko dute zapatu arratsaldean Zubikoa kiroldegiko igerilekuan. Oñatiko, Azpeitiako, Azkoitiako, Bergarako, Legazpiko, Eibarko, Donostiako, Irungo, Logroñoko eta Gasteizko igerilariak etorriko dira proban parte hartzera: 340 ume inguru guztira. 15:30ean hasiko da proba eta bi ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera.
Itxita
Igeriketa probak direla-eta, arratsaldean itxita egongo dira igerilekuak eta sauna. Igeriketa saiorik ere ez da izango.