Guztira 29 bikote aurkeztu dira aurtengo herriko pilota txapelketara eta antolatzaileak, txosna batzordea eta Aloña Mendi, oso pozik daude. Maila berean jokatuko dute guztiek, zozketa bidez bost taldetan banatuta. Kanporaketa partiduak martitzen eta egubakoitzetan jokatuko dituzte ekainean eta uztailean eta finalak, berriz, San Migel jaien barruan izango dira. Antolatzaileek indarra eman gura izan diote txapelketa honi, eta erantzunarekin pozik daude.