Ziurtagiria jasotzera eskolako lau lagun joan ziren: ikastetxeko zuzendaria, Leire Iturrioz; EA21 proiektuaren koordinatzailea, Amaia Agirre eta ikastetxeko bi ikasle, Urko Arregi (4DBH) eta Ander Murillo (2DBH). "Ziurtagiri horrek ikastetxeak ingurumenarekiko duen konpromisoa adierazten du, eta batez ere, azken urteetan egindako lanaren testigantza da", adierazi dute Zuazola-Larrañakoek.
"Horregatik, ikastetxearen izenean, eta bereziki Zuzendaritza eta Eskola Agenda 21eko Batzordearen izenean, eskerrak eman nahi diegu lan honetan lagundu diguten guztioi".