Euskal Herrikoak, Portugalekoak, Mexikokoak edo Puerto Ricokoak dira gaur eta bihar Oñatiko Nazioarteko Lege eta Soziologia Insitutuan egingo den jardunaldian parte hartuko dutenak. Besteak beste, Estatuko unibertsitatetako genero eta feminismo ikasketen egoera aztertuko dute. Ekitaldiari hasiera emango diote Izaskun Ladaidak, Emakundeko zuzendaria, eta Laura Gomez, Gipuzkoako Aldundiko berdintasun saileko zuzendariak, hartuko dute parte.